Princess Robot Bubblegum. Mooooola!

Argi esango dut: Etorkizuneko Tokio hiperteknologikoa, robotak, landare erradiaktibo ninfomaniakoak, emakume helduak eskola neskak bezala jantzita aipatu landareekin larrua jotzen, ninjak, karate maisu ipurterreak, bikini niminoak + bularralde oparoak, maskota magiko eta alkoholikoak, gudaroste estralurtarrak, burrukarako exoeskeletoak, titi-misilak barra barra.... Honezkero buruak eztanda egin ez badizu, jarri martxan bideoa eta gozatu manganimearen topiko guztiez formatu kontzentratuan. Ñio! Hau betekada!



Eta orain berri txarra. Badirudi ez omen dela partekatze sareetarako salmentarako plazaratuko, baizik eta nonbait GTA: Liberty City Stories bideojokoaren parte omen dela (ez galdetu nola ze nik ez bait daukat ez X-Kutxa ezta JokoEstaziorik). Dena den, kalitate txarreneko bideoan ikusteko prest bazaudete, hor zehar topa dezakezue arazo handirik gabe.

Iturria: Nivel22.

Comments

Popular Posts