Asteazken musikala: borokori okarina, big saizez !

Oker dabil gizona haurrak engainatuko dituelakoan. Brokolia ez da dibertigarria, ez goxoa eta jotzen duen musika ez da polita, sampler batzuk sartzen ez dizkion bitartean behintzat. Eta gainera ia nor izango da ondoren likaz betetako brokolia jaten duen ausarta. Baina gizona saiatu, saiatzen da, eta Warp Bortzen ezertarako balio ez duten ahaleginen miresleak gara. Beraz, aste honetako frikizioaren domina Suneo Takeshirentzako da (japoniarra izateagatik soilik puntuen erdia bazuen irabazita). Omedetou, Suneo san.



Eta etxean egin nahi baduzue, anima zaitezte bideoa grabatzen eta Warp Bortzera bidaltzen. Beti ere, ez ahaztu, borokori okarinarik onenak Nafarroako Erripazuloagako brokoliekin egiten direla!

Iturria: Gea Geek.

Comments

iker said…
brokolia sucks !!!!!!!!!!
Makilakixki said…
Aiiii, baina zelako musika goxoa duen!

Popular Posts