Asteazken musikala: Keygen musika

CD-ak gauza modernoa ziren garai haietan, mp3-ak ordenagailu batetik bestera garraiatu ezin zirenean diskete batean sartzen ez zirelako eta CD grabagailua zuen lagun bakarra lagunei mesedeak egiteaz nazkatuta zegoenean, bazen ordenagailuan musika ona entzuteko aukera. Trakerrak ziren aukera bat, keygen-ak bestea. Miragarria bazirudien ere, gure jokoen babes kopiak egiteko erabiltzen ziren keygen programatxo txiki horiek musika bizia eta kalitatezkoa zekartzaten. Hain zen ona, ze askotan musika entzutearren soilik abiatzen nituen keygenok.



Keygenmusic programatxo hauen musika biltzeaz arduratzen den webgunea da. Bertan Paradox eta Deviance bezalako egile famatuen musika topa dezakegu, beste askoren artean. Entzuten ari zaretena 100 keygen musiken onenen artean lehenengoa da. Eta 20 KB besterik ez du betetzen. Gozatu.


Comments

Popular Posts