Naziak plater hegalarietan itzuli dira!

Eta ez zait lapikorik joan. Hau da, Teknopatak hain ongi azaldu zuen bezala, Iron Sky filmaren argumentua hitz gutxitan esanda. Hitz gehiago erabiltzearren esan genezake Naziak 1945. urtean ilargiaren alde ezkutuan babestu zirela, Vko muskerrek behin egin zuten bezala. Biak musean edo rabiosaren jaurtiketan ibili ote ziren ez dakigu, baina badakigu Dianak egin zuen bezala, Naziak ere itzuliko direla, 2018. urtean hain zuzen, hasitako lana bukatzeko. Baina tira, utz ditzagun hitzak albo batera eta goazen benetan garrantzia duenarekin, ordenagailuaren teklatua likaz beteta utziko duen bideoa ikustera. Grrroooo! (Homerrek jaki itxura duen ezer ikustean sortzen duen soinuaren onomatopeia)





Iturriak: Teknopataren Txokoa (esker mila Joxeri bere sarrera afusilatzeko baimenagatik) eta Iron Sky webgune ofiziala (filmarik plazaratuko ez balitz ere, haren inguruan muntatu dutena ikusteak pena merezi du).

Comments

iker said…
JEJE oso dibertigarria dirudi, nolakoak diren nazi hauek, ilargian ere errepideak eraikitzen, ze ordenatuak...
Makilakixki said…
Gogora ekarri zidan Wolfensteineko mecha-Hitlerra. Dena den harrigarria da zenbat gauzekin nahastu izan dituzten naziak. Indiana Jonesen hain zuzen Pandoraren kaxarekin, Chtutulrekin...
iker said…
bai, esan dezakegu, gaizkile "komodin" bihurtu direla, batez ere, altzairuzko teloia erori zenetik... hauek eta extralurtarrak, jajaja
Makilakixki said…
Alemaniako lagun batek dioen bezala, alemaniari buruz egiten diren film guztiak naziei buruzkoak dira. Ba zientzia fikzioa ere ez da hain zientzia fikzioa nazirik ez badago!

Popular Posts