Pixels: awesomitatearen gorena

Pixels bideoari adjektiboak jartzea zaila egiten zait, guztiekin (banan banan, zein edozein konbinazio zein permutazio erabiliz), motz geratzen bait naiz. Goza ezazue, beraz, 8 bitetako pertsonaiek mundua nola pixelizatzen duten ikusten. Ez dira guztiak egongo, baina bai oso talde esanguratsua: space invaders, arkanoid, Donkey Kong, Pacman ... bai eta bukaerako hall of fame mitikoa.



Buf! Bideo hau jarri ondoren hobe dut blogean idazteari utzi, ze nekez berdinduko topatuko dut hau berdinduko duen materialik. Game Over (gaurkoz).

Iturria: Microsiervos , Pixels webgune ofiziala eta special thanks to ileturia, abisuagatik ;)

Comments

e-gor said…
Erabat jeniala!
Superandoni said…
Bortitza! 8 bitifikazioa! kar kar kar
Makilakixki said…
e-gor, bideoa ikusten duzun lehenengo aldia, ezta ;)

Superandoni, 8bitifikazio hitza gustatu zait. Copyrightik ez badaukazu gustura gehituko nuke nuke frikztegira ^-^
iker said…
lastima, berandu iritsi naiz, opor madarikatuak (jaja)... erabiltzaileak bideoa kendu du, ea beste estekaren bat jartzen duen Makilakixki jaunak, edo bestela, google jaunari galdetu baharko diot !
Makilakixki said…
Merezia duzu, halako opor luzeak hartzeagatik! Tira, edozein kasutan egilearekin negoziatzen ibili ondoren Warp Bortzeko irakurleentzako ikusgarri dago orain helbide honetan:
http://www.onemoreproduction.com/video/209.html

^-^
iker said…
redioxxx I-KA-RA-GA-RRI-A !!!!!!!!!!!


buafff ze pasada, baba putzu bat egin dut...

Popular Posts