Maikel Jakson bizirik (edo) dago!

Eta ez da harritzekoa. Nork espero zezakeen holako izar handia gainontzeko hilkorrak bezala bukatzea? Ez horixe. Baina sorpresa oraintxe dator, ze denok espero genuen ez bezala, Maikel ez zaigu Men in Blackekin joan, ez du bere gorputza nitrogeno likidoan sartu, bere garaia iritsitakoan (hemendik milioika urtetara) berpizteko, eta ez da E.T. rekin etxera itzuli. Mikel digitalizatu egin da (nahiko pixelatua zuen jada aurpegia azkenengo urteotan) eta orain bideojokoetan dabil, nahi adina barrabaskeria egiten.



Notarako galdera: Zergatik du printzesak Maikel nahiago Bowser baino? Mysterious...

Iturria: Dr 8bit.

Comments

iker said…
jejeje oso ona...
Makilakixki said…
Mikel Jasoneren Moonwalker bideojokoa ekarri dit burura. Auzoko goxokidendan eduki zuten denboralditxo batez eta orduak eman nituen "handiek" nola jolasten zuten ikusten ^ ^

Popular Posts