Asteazken musikala: Mononoke Hime

Badakit asteazken musikalekin gehiago zigortuko ez zintuztetela agindu nuela (astero astero ez behintzat), baina aste osoa daramat musika hau entzuten eta Warp Bortzen jartzeko beharra nuen.


Gauza da igandean Gake no ue no Ponyo (Ponyo itsaslabarran) ikusi nuela (Miyazaki maisuaren lan izugarri polita) eta honek Mononoke Hime filmaren musika ekarri zidan gogora (zoritxarrez Ponyo itsaslabarran filmaren soinu banda ez da hain ona), eta holako musika eder bat kortexean sartzen zaidanean akabo. Bada, goza ezazue, zuek ere, musika zoragarriaz:



Portzierto, nire kultura musikal zabalaren erakusle, musikaren egilea Joe Hisaishi da.

Comments

Popular Posts