i1984

Denek ezagutuko duzue 1984 eleberri distopiko aparta, bai eta ziurrenik Applek 1984. urtean plazaratutako Macintosh berriaren iragarki homonimoa. Beno, ba Applek iPhone eta gainontzeko iGailu guztiekin azken aldian daraman politikaren harira norbaitek iragarki horren muntai bat egin du, Anai Handiaren aurpegiaren ordez beste aurpegi bat jarriz. Ezez aurpegi hori zein den asmatu:



Applek bere rollo ona galtzen ariko ote da? Hurrengo lodikote betaurrekoduna izango ote da iragarkietan?

Iturria: Abadia Digital.


Comments

e-gor said…
Nahiko nuke, bai, jendea Apple-ren benetako aurpegiaz konturatzea, baina orokorrean kontrakoa ikusten dut, gero eta zaletu gehiago ai-foun, ai-poz, ai-paz eta beste ai-1984pijokeriez...
Makilakixki said…
Erabat ados, e-gor. Applek jendeak nahi duena eskeintzen du; diseinua, elitismoa eta erabilgarritasun aparta. Eta horren truke askatasuna galtzeko prest dago, bapo ordainduz gainera. Hau omen da edukien merkatu berria.
iker said…
erabat ados zuekin, apple informatika eta katxarroen elite marka bihurtu da, pijo guztiek erosi beharko lituzketen aparatuak...
Makilakixki said…
Guztiz ados, Iker. Portzierto, iPada iPdo touch erraldoia denaren froga(pantaila eta bateria erraldoiekin) hemen: http://bit.ly/bQuA6b
Hala eta guztiz ere beste ezerk baino gehiago molatzen du...

Popular Posts