Nintendo goes zonbie

Gauzak aldatzen ari dira Nintendoren mundu koloretsu, goxo eta irribarretsuan. Lehenik, Super Nintendo zonbiaztu egin zaigu, eta jada ez du kartutxoen beharrik jokuak abiarazteko, garuna freskoekin nahikoa dauka.


Eta bigarren, Mertxika Printzesaren gaztelua zonbiz bete da eta badakizue zer gertatuko den gure printzesa moñoña topatzen badute.


Behin-behineko jokalari guztien arimak jada ez al dira nahiko Nintendoren beharretarako? Gauzak aldatzen ari al dira Nintendon? Ez ba, baina muntai politak dira zuek bezakako zonbizale asezinentzako. Kitto.

Iturria: Pixfans eta Pixfans (kanona kobratzen hasiko zaizkit martxa honetan).

Comments

Popular Posts