Asteazken musikala: Mamu Harrapariak

ETB marmotaren eguna bezalakoa da. Batzuk retro esango diote, beste batzuk errepikakorra. Adibiderik argiena Dragoi Bolarena da. Beste adibidea Mamu Harrapariak dira. Lehenbiziko aldiz agertu zirenean zuzenean engantxatu ninduten marrazki bizidunak. Umoreagatik, marrazkien dinamismoagatik, edo garai haietan internetik ez zegoelako, auskalo.

Gaurko asteazken musikalean Mamu Harraparien sarrera dakarkizuet, filmeko musika zoragarri bera erabiltzen zuena. Zoritxarrez, ez dut internet osoan euskarazko bertsiorik topatu, azkenean "Mamu harrapariak" zioena, baina tira, oroigarri gisa balioko digu bertsio estandarra. Eta bestela ETB 1 jarri besterik ez duzue (nola ez), goizeko zortziak aldera.





Gehigarri gisa, hemen duzue lagun talde batek eginiko bertsio oso afizionatuan.

Comments

Popular Posts