Asteazken (gau) musikala: Mose Eisley kantina





Star Warseko unibertsoan gehien entzuten den musikaren artean dudarik gabe Mos Eilseyko kantinan jotzen dutena da (Tatooine planetan). Bertan, pilotu, hiltzaile, ordainsari bilatzaile eta moztutako besoen artean Figrin D'an and the Modal Nodes taldeak jotzen du (Kantinako Banda bezala ere ezagutzen dena). Jakingo duzuenez, Clack'dor VII planetako Bith espezieko zazpi kidek osatzen dute taldea. Musikari nagusia Frigin D'an delarik, jokozale amorratua (sabacc jokoa du maiteen) eta Kloo adarra jotzen duena. Eta honela betirako jarrai nezake, ze Star Warseko unibertsoak fraktalen antzeko xehetasun maila dauka. Gehiago jakin nahi duenak, jo dezala Wikipediara.


Comments

Popular Posts