Asteazken musikala: Hammerman





Mc Hammerren gorenean plazaratutako marrazki bizidun hauek goizean botatzen zituzten, ez dut oroitzen zein telebistan, ez dut oroitzen zein urtetan. Oroitzen dudana da hain zirela kutre, ikeagarry nituela gustuko. Marrazkietatik hasita, 5 FPS-tara mugitzen zirenak, moralejaz betetako istorio errepikakor eta zentzurik gabeko zapata majiko hiztunetara (mutiko isila Hammerman super heroi dantzarian bihurtzen zutenak). Bat batean desagertu ziren marrazki bizidun hauek, Mc Hammer raperoa bezala.

Goian bego.

Comments

Popular Posts