enterprise maskota bezala


Kosplaien munduan denetarik dago, eta honako hau jendearen frikikeri mailaren beste erakusgarri bat bada ere, onena denik ezin esan. Batez ere, nazelak jarrita dauden moduan warp eremu negatiboa sortu eta uhin momentua ezegonkortuko litzatekeelako, erresonantzia galduz eta higidura arrunta alderantzizkatuz. Hau da, ipurdikoz ibiliko litzatekeela. Hori bai, abiada bizian (warp 5 gutxienez).

Iturria: Punto Geek.

Comments

joxe said…
IN-PRE-SIO-NAN-TE-A!!! Zelango barreak bota ditudan txakur gaixoarekin! Astelehen goiza alaitu didazu, eta hori ez da erraza, ez pentsa! Mila esker Warp Bortz!
Superandoni said…
Maitemindu egin naiz!
Makilakixki said…
Ba imajina ezazue plasma gorotzak egiten dituenean! Aio bikote!
iker said…
baina, baina, a ze enterprise kutrea rediox !! zihur ez dela ezta 2 metro lurretik altxatuko... "BUD LIGHT" motoreak jarri dizkiote !!!!! horrekin ez zoaz inora, motel, RED BULL jarri izan baliote sikiera...
Makilakixki said…
Baina zer diozu! Sakrilejioa!! Ezer jartzekotan Ekia garagardoa, txakolina edo sagardoarena. Edota nafar ardo gorriarena. Azkar ez, baino pozik bai ibiliko zela!
iker said…
quita, quita... Jonan-ek argi utzi du euskalherrian "topera" joateko redBull edan behar dela...
Makilakixki said…
Zu irabazle. El puto amo zara, Iker. El puto amo!

Popular Posts