Euskal zinegintzaren klimaxa: Izarretako Xerra

Friki talde honek egin duen estarwarseko moldaketa ikeagarriya da, sekulakoa, awesomea, laostia. Izarretako Xerrak estarwarseko gertakariak Euskal Herrian Euskadi&Navarran ulertzeko gai izango garen hizkeran jartzen ditu, ETBko gauetako saio burutsu hoietan darabilten gai burutsuen mailan alegia (Jackie Chan edo Lapiedrari konpetentzia egiteko jartzen dituzten horietarikoak).



Proletariook, iraultza jainkorik gabekoa izan behar zuen (fundamentuzko edozein iraultzak eskatzen duen bezala), baina Izarretako Xerra ikusi eta gero egileei aldarea jartzea erabaki dut. Goizero goizero martxa inperiala ahapetik kantatuko dut aldarearen aurrean, burua makur eta esku biekin argi sablea eusten dudala.

Gehigarria: Beno, badirudi Teknopata, alde iluneko nire aurkari horrek, eta Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogariak (hitzontzi orojakile horiek) jada aurreratu zaizkidala bideo honen berri ematen. Niri bortz. Zuek egizue bideoa guztiz berria izango balitz bezala eta kitto.

Iturria: Euskaltube aparta.

Comments

joxe said…
Hitz bat esango dizut soilik:

Mwahahahahahahahahahahahaha!!!

:P
makilakixki said…
Hau ez da honela bukatuko! Iĺl be back, baby!

Popular Posts