USS Enterprise-D modeloa 1:1 eskalan

Lasai (edo "sentitzen dut", ikuspegiaren arabera), baina modeloa ez dago Mundu Errealean™, MineCraften baizik.  Ez, ez galdetu MineCraft zer den zeren nik gaur bertan izan dut 8-Bit itxurako Lego-WarCraft-SecondLife honen berri.

Dakidan bakarra da MineCraften nahi duzuna eraiki dezakezula (muga batzuekin, noski) jolas horretako blokeak erabiliz (lego baten antzera) eta morroi honek USS Enterprise-Daren modelo bat eraikitzen ari dela (edo zela, bideoa egin zeneko garaian), plazerragatik. Emaitza, bideoan:

 

Ezin esan morroiak arrazoia ez duenik. Enterprise Da ikeagarri erraldoia da. Inpresionantea.

Iturria: Microsiervos, Ars Tecnica (nola egin zuen jakin nahian bazabiltzate), MineCraft.

Gehigarria: Ikusi dudanez Enterprise-Aren modeloa ere badago. Eskalari buruz ez dut ezer aurkitu, baina kasu honetan barrutik ere modelatu dute. Handitzen naizenean morroi hauek bezalakoa izan nahi dut.

Comments

iker said…
lamadredelcordero !!! hauek izan beharko lirateke gure etorkizuneko agintariak !!!
makilakixki said…
Jajajaja! Honek ez luke ezertarako balioko agintari bezala. Gure oraingo agintariek bai direla jaioak dirua eta denbora ezertarako balio ez duten gauzetan xahutzen. Hortxe duzu entzierroaren museoa, Los Arcos-eko zirkuitua edo Reyno Arena hiperestadiuma. Gure agintariak bai direla artistak :P

Popular Posts