Paciencia Lewis, somos humanos (|-[


Robocop 2 nire zientzia fikziozko film kuttunenen artean badago ez da originalagatik (horretarako Robocop 1 dugu) ezta efektuengatik ere (stop motion efektu horiek aurrekoan ikusiak genituen jada). Aitzitik, Robocop 2 umorez betetako filma izateagatik dut hain gustuko.  Minbizia sortzen duen eguzkitarako kremaren iragarkia edo bere buruko (literalki) torlojua askatzen duen bitartean "...paciencia Lewis, somos humanos" dioen Robocop hura ditugu film honen umorearen bi adibide. Agian arrazoi horregatik suertatzen zaizkit hain dibertigarriak gure Mundu Errealeko zenbait pertsonaien esaldiak.

Comments

Popular Posts