japoniarkeriak

Japoniarrak frikikerietan ari diren beste bideo batekin natorkizue gaur. Egunen batean japoniarren bideo aspergarri bat jarri beharko nuke, ez dakit, ekonomia edo eguraldiari buruz ari direneko bat bat adibidez, baina orduan seguruenik hodeiek begiak eta irribarre zabal bat izango lukete. Oraingo honetan Super Mariorekin animatu dira, nola ez. Bideoa ez da berria, baina bai nahikoa dibertigarria. Txapeldun hutsak dira gauza arraroak egiten, haisue!



Non ikusia: Paraíso Friki.

Comments

Popular Posts