Bill Gates Doom-en

Astearen erdia gainditu dugula ospatzeko inongo graziarik ez duen Bill Gates bat dakarkizuet, Windowsen urrezko garaiaren hastapenetakoa (Windows 95-aren promoziorako bideoa da hain zuzen ere). Gatesen grazia falta ez da inongo berria,  bai ordea bere speech-a Doomeko protagonistaz mozorrotuta eta Doomen barruan sartuta ematearena. Doomeko morroiek akatu izan balu te sikiera!


Iturria: Abadía Digital.

Comments

iker said…
jarrai dezala bere karitate fundazioak kudeatzen...

por zierto, "google traductor" horrek sarreren irakurketan interferitzen du, gutxienez nire ordenagailuan... ea, software arduraduna, mesedez...
Makilakixki said…
Nola interferitzen duela? Itzulpena erabiltzen baduzu, noski interferituko duela, itzulpena txarra baino okerragoa bait da.
Niri behintzat ez dit estropezu egiten. Paintailazo bat bidaliko zenidake? Honela arazoa zein den ikusi ahal izango nuke. Ordainetan kamiseta bat irabazi zenezake ;)
iker said…
bidali dizut... tron !! jaja
Makilakixki said…
Aupa tron! Badirudi arazoa windows bertsiko firefoxen dagoela. Amaren etxean probatu dut eta zuk esan bezala Google Translateko hizkiak lehenengo sarreraren testuaren gainean agertzen ziren. Hau honela, arazorik logikoena linux erabiltzea da. Baina tira, saiatuko naiz bloga windows txapuzero horretara moldatzen ;P

Popular Posts