Alf-en zorigaiztoko amaiera

Telebista kate batean Alf, estralurtar zital hori, telesaila ematen ari direla ikustean behin lagun batek kontatu zidana etorri zait burura. Lagun horrek miragarriki Alf telesailaren azkeneko atala oroitzen zuen. Gauza bitxia, ze hain argumentu eskaseko telesailak (adi, honekin ez dut esan nahi txarra zenik, aitzitik,  izugarri maite nituen Alfen barrabaskeriak) bukaera izan zezakeenik ez nuen espero. Nonbait telesaila bukle baten antzekoa izango zela espero nuen, etengabe betirako errepikatuko zena, ausazko ordenean askotan (Simpsonekin gertatzen den bezala, adibidez).

honek ez du sarrerarekin inongo zerikusirik, baina gustatu eintzait ;)

Ba lagunak oroitzen zuen azkenengo kapitulu horren laburpena honelakoa izango litzateke: Nolabait Alf bere espezie berekoekin jartzen da harremanetan, telefonoz akaso, eta beraiekin joatea erabakitzen du. Estralurtarren zain zegoenean hara non Estralurtarrak Harrapatzeaz Arduratzen den AEBetako Atal Supersekretua (E.H.A.A.A.S) agertu eta atxilotu egiten dute. Kitto. Eta ordutik aurrera atal hau ikusi zuten haur guztiak traumatizatuta bizi izan ziren betirako.

egin klik irudian bideoa Youtuben ikusteko

Ondo lo egin haurtxook.

Comments

iker said…
oxtias, a zer amaiera "puta mierdosoa" jajaja gidoilariak erditu zituen urdanga !! (la puta que pario a los guionistas...)

nola bukatu daiteke horrela familiarteko telesail bat ?? joder, EEB-n emititu zuten egunean sekulako krisia egongo zen hainbat etxeetan...

dena den, orduan suposatzen da Alf kartzela super-sekretu batean dagoela, ez ??
makilakixki said…
Horretarako sortu zen Guantanamo, nahiz eta gero bestelako estra-estatubatuarrekin bete.

Bestalde, telesailaren jarraipen inedito bat egon omen zen, telefilme bezala, baina horretan Alfek kalean bukatzen zuen, yonki eta HIESak jota (edo antzeko zerbait). Beraz hobe ez ikusi.
iker said…
jopé, horrek Antena 3-eko eguerdiko filma baten argumentoa dirudi...
makilakixki said…
Hain zuzen ere, sofan lo seko geratzeko espreski diseinaturiko ikusentzunezko produktua :)

Popular Posts