warp bortz nobenteroa

Hala izango zen Warp Bortz web 1.0 (edo 0.1) aroan. Ciber warp-5 izena edo izango zuen eta atzeko irudi aberatsak (testua irakurtezina bihurtzeraino, baino guri bost axola) kolore biziak, hizki larriak eta koloretsuak eta nola ez, gif animatuak barra barra edukiko zituen. Ahalik eta gif gehien, hori zen Netscaperen garai haietan benetan molatzen zuena.

Earra ezta? Ikusi ba bestea:

klikatu irudietan gif bizidunak bere osotasunean gozatzeko

Horixe da Geocities-izer webgunean lortu dezakegun itxura. Lagunok, bazter dezagun garai aspergarri hauetako minimalismoa eta Googleismoa eta besarka dezagun interneteko hipi garaietako aberastasun estetikoa. Lagunok, hemen eta orain mugimendu berria hasten da, eta ez Eyjafjöllek eta ezta Steve Jobsek ere ezin izango dute gif animatuen kontraerasoa geldiarazi!

Gora gif bizidunak!

Iturria: Pixfans, Geocities-izer.

Comments

Popular Posts