Geminoid F: ikaragarria kanpotik, earra barrutik



Ala alderantziz? Ez dakit, egia esanda, ze kanpotik neska lirain baten itxura dauka, baina nonbait haren perfekzioak ezinegona sortzen du (uncanny valley edo haran misteriotsua efektu ezaguna). Bestalde, barrutik makina bat besterik ez da, makina bat izan daitekeen bezain hotza, baina hain zuzen ere makina batengandik espero daitekeena. Tira, zuen esku uzten dut aukera. Zein da ederrago/ikaragarriago, kanpotik ala barrutik?



Eta batek baino gehiago ematen badu bozka, emaitzak eta guzti plazaratu nitzake (zeinen modernoa naizen, aizue).

Portzierto, ez pentsa bideoan Geminoid F-rekin ageri den neska benetakoa denik. Bera ere robot bat da, bai eta ordenagailuaren aurrean ageri dena. Ez al duzue ikusten hiruak berdinak direla?

Iturria: Robotica Street.

Comments

Popular Posts