Jediak txepel hutsak dira

Nola bestela utziko zioten Barrio Sesamoko panpina bati agintzen? Edo nola ulertuko litzateke bestela Palpatineren trikimailuan erotzea edo daukaten botere guztiekin unibertsoa ez menderatzea? Ez, lagunok, jediak pertsona izugarri erreprimituak dira, eta akademiatik ateratzen uzten dieten bakoitzean horrelako tentelkeriatan aritzen dira, alde iluna galaxiaz jabetzen den bitartean:



Starwars zaleok barkatuko didazue, txantxa besterik ez bait da izan. Baina benetan aske izan nahi baduzue, utzi miriklorianoak alde batera eta be linux, my friends ;)

Porztierto, zer egiten du Hiro Nakamurak bideoan???

Iturria: Topless Robot


Comments

ikre said…
Hiro Nakamurak nahi duena eta egin dezake eta nahi duen toki/garaira joan daiteke... beharbada, hau gure etorkizuna izango da, laser-ezpatak eta jediak ugaritu eta arrunt bihurtuko diren etorkizuna... hala bedi !!

Nik azkeneko 30 urteetan, olentzerori laser ezpata eskatu diot, eta oraindik zain nago... puto karbonero...
makilakixki said…
Ba hain zekena izateagatik Olentzero alternatibo bat bilatu beharko zenuke. Ez dakit, Robosantaren antzeko Robolentzero edo Zonbilentzero. Gabon gauean garunak jan eta bazterrak ikaratzen ibiltzen dena, eskuan laser ezpata eta zakua erlez betetako ahoak dituzten zakur amorratuak dituena, diot...
iker said…
zonbi-lentzero, jajaja hori bai izango litzatekeela primerako festa, oparitarako, haragi zati ustelak, hezurrak eta garun odoltsuak ekarriko lituzke...
makilakixki said…
Sustraietara jo beharko genuke eta Olentzero berriz pertsonai beldurgarria bihurtu. Gaur egungo gazteek haurtzaroan Zonbi-lentzero bat ezagutu izan balute ez legoke krisirik. Redio!

Popular Posts