NESeko txapelduna

Originalean "King of Famicom" du izena, baina hemen kontsola hura NES bezala ezagutu genuenez, edo Nintendo soilik (eta NASA bezala diru askorik ez zegoen nirea bezalako etxeetan) izena aldatu diot, bertako berezitasun kultural diferentziatuei egokituz (esaldi potoloa, atera zaidana!). Bideoan betiko Nintendo, Capcom, Taito eta abarren pertsonaiak topatuko ditugu, aurrez aurre, ederki astintzen. Aurkaria txikitzeko ez dute pertsonaien betiko teknikak erabiltzen. Aitzitik, bestelako eta askoz suntsigarriak diren teknikak erabiliko dituzte, Super Saia erasoa edo Zodiakoaren Zaldunen (redio, ze gaizki geratzen den Caballeros del Zodiaco euskaratuta) urrezko armadura, adibidez. Gozatu bideoaz, benetan pena merezi bait du. Azkenean, gainera, sorpresatxoa dauka ;)



Iturria: Pixfans.

Comments

Popular Posts