eta Star Treken plana gaizki atera izan balitz?

Izugarrizko punteria daukate Star Trekeko guztiak, Kirk tripontzitik hasita Picard iletsua, Sisco eta inor gutxik gogoratzen dituen Archer eta Janewayraino. Nola edo hala, beti lortzen dute azken uneko plan arriskutsu eta sinesgaitza aurrera atera eta unibertsoa salbatu. Orain arte. Bideo honetan Enterpriseko kapitainari zorte onak bizkarra emango dio eta orduan..... ezustekoa!

Izan ezazue astelehen on bat (ahal den heinean).

Iturria: Mundo Star Trek.

Comments

superandoni said…
Jajajaj, nik uste baina, Enterprisek irabaziko zuela aurrez aurreko burrukan
makilakixki said…
Beno, beno, Enterprise eta Heriotz Izarraren arteko aurrez aurrekoan nork irabaziko zukeen luze eztabaida genezake, baina ilustrazio moduan, hemen bideo bat:

http://www.youtube.com/watch?v=hNxhrPaaCA4

May the Federation be with you.
iker said…
Nire iritziak balio badu, Enterprisek ez dauka zereginik Heriotz Izarraren aurrean, ezta, Inperioko edozein espazialuntziren aurrean... zer diot, Darth Vaderrek, xerra finetan moztuko zizkion Spocki belarriak, bien arteko borroka izango balitz...

en fin, Star Trek irudi hauek, ETBren "Urrezko urteak" gogorarazi dizkit: Star Trek, Batman, Ilunabar Aldea (Twilight Zone), Arturo Erregea, Dragoi Bola, Espazioko gerlariak,... ai ama... orain patxilopezbasagoitipeneuvezapateronormalizacion koktelak ekarri duen telebistak nazkatzen nau...
makilakixki said…
Baliteke diozuna zuzen izatea, iker, baina kontutan hartu behar zenuke Enterprise ez dela guda ontzia, esplorazio ontzi bat baizik. Hori da Star Trek eta Star Wars bereizten dituena, eta horixe da hain zuzen Star Trekeko azken filmea egiterakoan ahaztu zutena.

ETB1 PNVren garaian hasi zen hiltzen jada, hainbeste bertso, herri kirol, futbol, dantza herrikoi eta antzeko folklorismoak jota.

Popular Posts