Asteazken musikala: The Alan Parsons Project "I Robot"

Alan Partsons Project bandaren musika beti da atsegina, are gehiago abestiaren izenburua "I Robot" baldin bada eta gainera Mazinger Z, Gundam eta Gunbuster ( orain arte ezagutzen ez nuena, baina itxura aparta duena) animeen irudiekin lagunduta badago. Hortxe asteazken musikalerako koktel ederra. On egin.


Comments

iker said…
ba errorea ematen dit ¿?

talde oso ona eta gomendagarria The Alan Parsons Project !

Dena den, talde honen izena entzuten dudan bakoitzean, "Austin Powers 2" ekartzen dit gogora, Maligno doktoreak bere proiektuari The Alan Parsons Project izena jartzen zionean, jaja eta semea zuzentzen saiatzen da, musika talde baten izena delako, eta Maligno doktorea, burugogor izenarekin eta "ni caso" semeari, jaja
makilakixki said…
Bai pasarterik onenetarikoa, bai. Hemen duzu, ingelesaz, hori bai: http://www.youtube.com/watch?v=2Duj2oZIC8U

Eta errorearena, ba ez dakit. Probatu duzu Windos noventaizinkoa berritzen? Ziurtatu diezazuket Ubuntu sistema eragile aparta dela ^-^
iker said…
jajaja eszena oso ona... dena den, ez dakit, hainbeste ikusteaz ohitu naizelako edo, baina erdarazko itzulpena asko gustatzen zait, Florentinok lan bikaina egin zuen Evil doktorearen ahotsarekin, gure hemengo gustuetara nahiko ondo egokitu zuen !!
makilakixki said…
Gure hemengo gustuetara? Nongo gustuez ari zara? ;)
iker said…
Iberiar penintsulako gustuez ari naiz, badakizu, guztiok maite ditugula, paella, sangria, sevillanak, flamenkoa, aste santuko prozesioak, zezenketak eta elebakar izatea !! zuk ez ??? ez zara gazte eleanitz, moderno eta baztertzaile hoietako bat izango, ez ??? ;D
makilakixki said…
Jaja! Madrilen badago Basarri izeneko jatetxea jaki mediterraneoetan espezialdua. Nola ez, denok latino!

Popular Posts