Asteazken musikala: Slow motion bideoa + Stephen Hawking audioa = artelan awesomea!

Gaurkoan txiripaz, hainbestetan bezala sareen sarean denbora eta ikusmena galtzen ari nintzela topatutakoa dakarkizuet. Geekologie blogerako jarraitzaile sutsu batek egina (horiek bai jarraitzaileak, iruzkinak ez ezik, bideoklipak ere egiten dituztenak!). Laburbilduz, slow motion teknikaz grabatutako irudi batzuk, atzean Stephen Hawkin hizketan ari dela (edo bere aulkia, ulertzen didazue). Eta artelan honen izena: Pink Terror. Gutxienez hirutan ikusi beharrekoa.



Iturria: Geekologie.

Comments

Superandoni said…
Pila bat gustatzen zait ahots sintetizatu hori, ia nunbait topatzen dudan. Loquendo errealegia da (eta ez dago ingelesez)...
Makilakixki said…
Ba irakurri dudanez ahotsa Hawking berarena omen da, edo hobe esanda, hitz egiteko darabilen sintetizadorearena. Beraz, badakizu, Cambridgen topa dezakezu ;)

Popular Posts