Ikusi duzu Donkey Kong Iruñeako alde zaharrean?

Bale, badakit ez dela Iruñea, baina twitterren abisua erakargarri egin nahi nuen. Marketinaren gauzak. Edozein modutan, polita atera zaie muntaia, benetako Donkey Kong, Toadstool printzesa eta Jumpman, ordenagailuz eginiko eraikin faltsu honen gainean. Ala alderantziz.


Eta kaletik zabiltzatela horrelako zerbait ikusten baduzue, utzi kontsola denboralditxo batez.

Iturria: Geekstir.

Comments

joxe said…
Oh, ez da Iruñean beraz? Hara, marketingeko munstro manipulatzaile horietako beste bat baino ez zara!
Makilakixki said…
Hala da, Joxe. Nire manipulazioen biktima izan zara, baina pena merezi izan du, telekomunikazioen zein sare sozialen guru batengandik iruzkina lortu bait dut ;)
iker said…
joe, juxtu-juxtu, aste honetan, lehengusin batekin joku honi buruz hitzegiten egon naiz, berak (bi pantailako makinan !!!) joku hau zuen, eta orduak eta orduak pasatzen genituen printzesa salbatu nahian, donkey Kong-ek gauzak botatzen zizkigun bitartean... ze garaiak, makinatxoen moda... Marioren jaiotza izan zen joku hau ???
Makilakixki said…
Game&Watch makinatxoak ziren haiek, sekulako gatxetak. Nik Donkey Kong 2 neukan eta orduak ematen genituen jolasean. Ains! Eta bai, DK arkadea Marioren estreinaldia izan zen, baina orduan Jumpman zuen izena eta printzesa Toadstool, Peachen ordez. Esaiozu ba lengusinari makinatxoak ote dituen eta salgai ote dauden ^ ^

Popular Posts