Asteazken txiptunea: Bit Trip Beat






Azken aldian biziatu samar ibili naiz Bit Trip Beat bideojokoarekin. Ikeagarri retroa bai estetikan eta baita jokatzeko moduan ere. Pong joko mitikoen eboluzioa da, musika oinarri duela botatzen dizkizuten pilotei erantzun behar zaielarik. Esan bezala musikak garrantzi handia dauka jokoan, hain handia ze musikaz baliatu zaitezke abiada bizian datozkizun pilotetara errazago iristeko. Hain zuzen ere musika hori da gaurkoan dakarkizuedana , lehenengo maila gainditzeko hainbat aldiz entzun izan dudalako akaso izugarri gustuko dudana. Entzun, entzun:




Eta aspaldiko bideojokoetan bezala,  zaila demonio! Guztiz gomendagarria.

Comments

iker said…
en nuen ezagutzen, ea arratsaldean bistazo bat botatzen diodan !!
makilakixki said…
Barka lehanago ez erantzun izana. Bai ba, egizu aproba, eta esaidazu ia nola demontre gainditu daiteke bigarren fasea. Bihotzekoak emango dit egunen batean!

Popular Posts