NASAk Star Trek izan nahiko luke ...
... handitzen denean, edo Star Treken espazio bidaietatik zeinen urruti dagoen agerian uztea ez zaio batere axola (azken berrogei urteotan gizakien bidaietan zeinen gutxi aurreratu den gogoratuz) edo atentzioa edonola deitu nahi dute espazio estazioaren gorabeherek sortzen duen asperdura eta apatiari aurre egin nahian, edo denak batera, hauetariko bi edo bakarra ere ez.
Edozein kasutan, datorren urrian martxan jarriko den XXI. espediziorako kartel berria plazaratu dute, tripulazioa Star Trek-Hurrengo Belaunaldiko jantziekin ageri dela, Enterprise NX-01 espazio-ontziaren soslaiaren aurrean. Ni bezalako Trekientzako erakargarria oso.
Badirudi espedizio bakoitzean kartel berri bat plazaratzen dutela, baina nire ustez, hain dira txarrak, ikustea ere gomendatzen ez dudala. Hobe duzue denbora Iruñeako Nafarroa Oinezeko txoznan garagardo bat edaten edo ordu baten buruan joko duten larraindantza dantzatuz eman. Animatzen bazarete, hortxe topatuko duzue Cylon bat dantzan.
Iturria: Mundo Star Trek.

Comments