Asteazken musikala: Magnum

Aspaldi atera zen Magnum blog honetan, Iker eta Ibairen iruzkinetan, Emakume Bionikoaz ari ginela eta. Orain egun batzuk, lagunekin hizketan berriz ere agertu zen Tom Seleck bibotedun, bular iletsu, 80. hamarkadako gizon peto horren telesaila. Kirol kotxeak, helikopteroak, akzioa, eta umorea batzen zituen, garaiko telesail arrakastatsu batentzako formula magikoa.

Abenturak ere ez ziren oso bereziak izango, bat ere ez bait dut oroitzen (emakume bionikoarekin ez bezala, adibidez), baina musika bai. Hemen duzue, bada, Magnum telesailaren sarrera.




Comments

Popular Posts