Arratsalde awesomea

Ordenagailua, Half Life 2 Episode 2 jaitsi barriya, patata poltsa bat ireki gabea eta garagardo batzuk. Hori da, besterik gabe, arratsalde ezinhobea igarotzeko behar dena. Dena? Ez! Garagardo hotzik gabe akabo une honen oreka mistikoa!


Baina adi, ThinkGeek-ekoek gugan pentsatu dute eta USB bidezko lata hozkailua daukate salgai. Esku eskuan, saguaren ondoan estrategikoki kokatzeko eta hogei dolarretan. Hogei miserable dolar arratsalde zoriontsu baten truke. Zer da hori?

Bai, Teknopataren oporgailuen freskotasunik ez du edukiko, baina aizu, hau ez da oporgailua, zoriongailua da. Warp Bortz, zuen guztion zoriona da gure ardura.

Iturria: ThinkGeek.

Comments

joxe said…
UM, zer zabiltza baina, boikota egiten? :P Horrek hurrengo oporgailua izan behar zuen!!!

Uf, konpetentzia edukitzea zer den! :P
Anonymous said…
Aupa:
Euskadi Irratiko Amarauna saiotik idazten dizut. Zurekin harremanetan jarri nahi dugu, animatzen bazara behintzat elkarrizketa bat egiteko. Pasako diguzu telefono zenbaki bat mesedez? Eskerrik asko!!
amarauna@eitb.com
Makilakixki said…
Lasai Joxe, sarreran esan bezala hau ez da oporgailua, zoriongailua baizik (copyright ezerosoak ekiditeko formula elegantea). Gainera, ezinezkoa litzateke zure blogari inongo konpetentziarik egitea.

Bide batez, ikusi al duzu Amarauna saiokoek nirekin harremanetan jarri nahi dutela? Hau emoziyoa!
joxe said…
Jejeje, lasai motel, ooooso lasai nago :P

Amaraunakoa ikusi dut bai, ezetz asmatu nork proposatu zuen zure ezizena! Ea zelan doan esperientzia, lastima saio berean ez koinziditzea!

Live long & prosper! :)
Makilakixki said…
Imaginatzen nuen Teknopataren batek izan behar zuela guzti honen atzean, bai...
Baina zer diozu, ez zarela 16ko saioan egongo??? Edurnek zu eta Benito egongo zinetela esan zidan. Gainera, zu zinen bertara joateko arrazoi nagusia! ;-)
joxe said…
Ah! Ba orduan egutegi aldaketaren bat egon da. Sekulako enpanada daukat!!!

Popular Posts