Dismember-Me

ThinkGeek webgunean gutariko edonork, inguruan gure ordez pentsatzen duen jenderik edukiko ez bagenu, erosiko zituzkeen gauzak dituzte. Denetarik, eta ia denak sekulakoak. Oraingoan zonbi panpina jarri dute salgai. Ezer berezirik ez duena. Betikoa akaso, errotik atera daitezkeen beso, hankak eta burua, eta nola ez, eskuan daramaten burmuina goxo goxoa.

Gaurkoan ez dakarkizuet berria, baina, panpinari buruz aritzeko, baizik eta panpina jakitera emateko egin duten bideoa ikus dezazuen. Kalitate aparta, punta puntako antzezleak, goi mailako efektuak eta paregabeko gidoia. Etxean bertan eginda bezalakoxea. Awesomea.




Iturria: ThinkGeek.

Comments

Popular Posts