Asteazken musikala: Dragoi Bola metal version

Orain ez asko Dragoi Bola ekarri nuen asteazken musikalera. Gaur ere berriz dakarkit, ideia faltaren seinale akaso. Gauza da, asteazken musikaletarako egin ohi dudan bezala, bat batean musika bat etortzen zaidala gogora. Eta atzo Hiru Beltz taldearen bertsioa hasi zen nire garezurrean jotzen, bere kabuz eta kontrolik gabe. Eta beraz hemen duzue metal zale, rock radikal vasko-zale eta DB zaleon gozamenerako.



Eta badirudi berritzaileegia ere ez naizela, ze oraingo honetan ere beste norbait aurreratu bait zait. Mikel izan da, nafarra bera ere (Nafarroako nafarra, esan nahi dut) bere Ezina Ekinez Egina blogan bideo hau iazko abenduan jarri zuena. Hurbiltzen ari naiz.

Comments

Popular Posts