Asteazken musikala: Batmaaaan, Batmaaaaaan!

Batmanen jantzia kapadun pijama bat zirudien mozorroa baino, ahaleginak ahalegin sabela ezin ezkutatu zebilen eta txanoa handi samar geratzen zitzaiola zirudien, eta ala eta guztiz ere internet baino lehenagoko (hau da, historiaurre digitaleko) telesaila hau sekulakoa zen. Batez ere burrukatzean pantailan agertzen ziren "POW" eta "CRASH" eta antzekoak agertzen zirenean, edo horman gora soka batez lagunduta igotzen zirenean Batman eta Robin.



Eta nola ez musika, batman bera ere dantzan jartzen zuena. Dantza, dantza!



Gora Batman bakaleta, gora gif bizidunak!

Comments

iker said…
ou yeah, benetako klasikazo bat, zeinen ondo pasatzen genuen gaztetan etb1 ikusten...
Makilakixki said…
Bai horixe! Gure gaztaroko zenbat ordu emango genituen ETB ikusiz euskalgintzari bultzada ematen? ;P
iker said…
nabaria da gure euskara maila bikain eta oparoa etb1-i esker lortu genuela... aurrekoan etbn audientziak eman zituzten eta ETB1 gorantz doa eta ETB2 beherantz... deigarria iruditu zitzaidan "patxi lehendakari" efektua ote ?? zer ez du lortuko gizon honek ?? lehenengo pakea eta normalizazioa eta orain ETB1 berpiztea ?????????
Makilakixki said…
Bai horixe! Gure lagun Patxilo euskaldun petoa bihurtzen ari zaigu, nahiz eta klaseetara joan ez. Nafarroan, aldiz, euskararen babeslerik sutsuena dugu santz-azanza superbikotea, batman eta robinen antzera...

Popular Posts