Zer abesten dute robotek?


Ba egia esanda bakoitzak nahi duena, baina orokorrean abesti tristeak beren lagun bat txikitzen dutenean eta alaiagoak gizakiak mendean hartzen dituztenean.


Hau da sentimendua, hau afinazioa!
Kasu konkretu honetan 90. hamarkadako abestiak kantatzen ditu, ausaz bata bestearen atzetik, doinua abestiak adierazten dituen sentimenduetara moldatuz. Robotak hain ongi adierazten dituen sentimenduak nabaritzen ez badituzue zuen errua da, egun osoan sarera konektatuta azkenean  Borgak bihurtu zaretelako. Baina hori ere ez da txarra.


Esperimentu hau Martin Backes sortua da Berlineko Arteetako Unibertsitatean.

Iturria: io9

Comments

Popular Posts