Hemen da Star Trek Renegades


Jaun andreok, iritsi da unea. Star Trek Renegades fan filma kalean da eta Warp Bortzen ikusi dugu.

Aurpegi ezagun asko, ezta?

Behin baino gehiagotan aritu izan gara film honi buruz Warp Bortzen eta ondorioz blog honen jarraitzaileentzako ez da gauza berria izango. Laburbilduz, eta ez aspertzearren, Star Trek: Renegades Crowdfunding kanpainen bitartez finantzatutako Star Trek-eko film ez ofiziala da da. Ez-ofiziala izateak ez du esan nahi unibertso ofizialeko pertsonaiak bertan agertzen ez direnik, aitzitik, Chekov (TOS), Tuvok (VOY) eta Doktore Holografikoa (VOY) bertan daude, bai eta Star Trekeko unibertsotik kanpoko beste hainbat izar ere (nahiko ahaztuak eta kaltetuak gehienak baina tira).

USS Archer eta Icarus, aurrez aurre

Eta emaitza zein da? Ba egia esanda, eta trekkie amorratua naizen aldetik, aitortu beharra dut emaitza fan-film batetik espero litekeena dela. Fan film txukuna, hori bai. Ordenagailuz egindako efektuak oso onak dira batzuetan (espazio ontziak), izugarri txarrak bestetan (kromak). Aktoreen lanarekin antzeko zerbait gertatzen da. Batzuetan nahiko sinesgarria geratzen da, baina beste askotan zaleen lana dirudi. Istorioa ona da ere, baina zenbaitetan itsatsitako sekuentzien emaitza dirudi. Trekkiea bazara filmaz gozatuko duzu dudarik gabe, nik egin dudan bezala, bestela ez nago hain ziur.

Edozein modutan hemen duzue film osoa. Goza dezazuela:


Istorioa ez omen da hemen bukatzen, web-atalen bitartez jarraitzeko asmoa omen dutelako. Adi egon beharko dugu beraz.

Comments

Popular Posts