Dragoi Bolaren belaunaldi berria: Dragoi Bola Ardia


Dragoi Bola Super berriak espero zen emaitza izaten ari ez dela ikusirik Toei Animationeko direktibo burutsuek telesailari freskotasuna berreskuratzen lagunduko zion zerbait beharrezkoa zela ondorioztatu zuten eta hainbat orduko bilera eztabaidatsu eta laneko parranden ondoren zerbait hori ardiak zirela erabaki zuten. Bai ardiak. Ez, ardiak ez dira bereziki interesgarriak, baina bai nahiko graziosoak hitz egiten dutenean. Gainera, murtxikatzen eta kaka egiten ari direnean atalak pixka bat gehiago luzatzeko aukera ematen dute. Dena dira abantailak.


Edozein modutan, Euskomanga-koek azpitituluak jartzen dituzten bitartean hemen duzue  ingelerazko bertsioa esklusiban, Dragoi Bola eta ardi hiztunen zaleak zareten guztion gozamenerako:


Iturria: Unreality

Comments

Popular Posts