New Horizons misioa omentzeko sekula egin den bideorik awesomoloiena



Eta asko izan dira azken aldian Plutonera iritsi den New Horizons misioari buruz egin diren bideoak, eta onak gainera, baina honen ondoan beste guztiak simaurra baino ez dira, sinetsidazue. Kalitate handiko simaurra, simaur delicatessen-a hori bai. Bost axola zehaztasun zientifikoa, bost axola aurkikuntza zirraragarriak. Plutonen omeneko bideo hau egiteko awesomoloitasun kontzentratua erabili da, eta hori bertze guztiaren gainetik dago:


Bai, zuzen zaudete, bideoa zaharruno samarra da, New Horizons Plutonera iritsi baino egun batzuk lehenagokoa. Eta hori denbora subjektiboan betikotasuna da. Baina eske molatzen du haisuec.

@luckytras -en bidez

eta meritu guztia (New Horizons misioaren taldeaz gain, noski) A Capella Science-ena da.

Comments

Popular Posts