Klingon hizkuntza itzultzeko (eta euskaraz ez dakien) zerbitzua

Beeeeno, ikasturte hasieran intentzio handiekin hasi ginela ezta? Baina ikasturtea joan ahala indarra galduz joan eta eskolak, irakaslea eta Bakarka kasetak ahaztuta ditugu jada, ezta? Egon lasai, oraindik badugu eta ezagunen artean disimulatzeko aukera bat, hilabeteotan KLEGA azterketa gainditzeko maila lortu dugula erakusteko trikimailua. Bing itzultzailea da trikimailua (bai, inork erabiltzen ez duen bilatzaile eder hori) eta Klingon hizkuntza itzultzeko aukera ematen du, bai testuak, baita webguneak ere.


Zoritxarrez Klingonera baino are arrotzago zaie euskara Microsoftekoei eta beraz ezin euskaratik itzuli. Eta hori gutxi ez balitz bezala Warp Bortz, webgune moloi hau ere ez du onartzen. Beraz sarrera hau Google-ren itzultzailearekin ingelerara eta hortik Klingonera pasa dut Bingekin eta hau emaitza (webgunearekin saiatu naiz baina alferrik):

Eta imajinatu dezakezuen bezala fidagarritasuna < 0

Grin Hoch 'ebmey tIjon ej' Qapla'

Iturriak: Abadia Digitalbing mughwI'

Comments

Popular Posts