Nik ere nahi dut!... Klingonera ikasi

Frantsesa ikasi beharko nuke Iparraldera noan bakoitzean euskaraz hitz egiten saiatu eta otordua gazteleraz eskatzen ez bukatzeko, edo txinera agian, nire kurrikuluma norbaitentzako erakargarria izan dadin behingoz. Baina ez, klingonera ikasiko dut, nahi dudalako eta orain ahal dudalako, Start Trek: Infinite Space bideojokoa aditzera emateko antolatu duten atalkako ikastaroari esker.

hemen An'Dhoni gudari-irakasle ohoretsua

Bederatzigarren ataletik dabiltza honezkero, baina denetan erabilgarrienak seigarrena, saiakeran hil gabe emakume klingondarrekin ligatzearena, eta zazpigarrena, aurrekoan kale eginez gero biraoak behar bezala botatzen ikasteko.  Hemen duzue, sarrera moduan, lehenengo atala: nuqneH eta Qaplá


Eta ez pentsa klingonera ikastea ezertarako balio ez duenik, izan ere gizateria Klingon Inperio handiari libreki anexionatuko zaion unea hurbil dago eta.

Qaplá

Comments

joxe said…
Awesometasun marka guztiak apurtzen ditu Klingon ikastaro honek!!! Mintzapraktika taldeak ere jarri beharko ditugu martxan ezta?

Qapla´!!
joxe said…
Ah! ETa bide batez, alfabetoa ere ikasi beharra dago gero!!!

http://www.teknopata.net/?p=1193

Kar kar kar!
makilakixki said…
Zeeeeer? Warp Bortz spam-az betetzen? Ez duzu ohorerik !

Popular Posts