Virtuality & Orion Proiektua

Virtuality izan zitekeen baina sekula izango ez den beste zi-fi telesail bat da. Ez nuen orain arte haren berririk izan, egia esanda, eta wikipedian irakurri dudana nahiko hotz utzi nau.

Nire intentzioa ez da baina atal pilotu bakarra izan zuen telesail honetaz aritzea, ondoko bideoa zuekin partekatzea baizik. Izan ere ikaragarri polita iruditu zait hard zientzia fikzioaren ikuspegitik, batez ere bideoko espaziuntziak Orion Proiektua bezala energia nuklearra darabilelako propultsio sistema bezala.


Portzierto, jakinmiez geratu bazarete, Youtuben Orion Proiektuaren garapenaren dokumental txukuna ikus dezakezue.

Eta bai, bideokoa errege-hiltzailea da.

Iturria: io9

Comments

superandoni said…
Niri honek baino Defying Gravity-k utzi ninduen gehiago ikusteko gogoekin. Lastima halakoak kantzelatzea ikusle maila batera heldu ez direlako. Tira, beti izango ditugu sci-fi liburuak behintzat :)
makilakixki said…
Asko gustatu zitzaidan niri ere Defying Gravity, nahiz eta ez den inondik ere hard zientzia fikzioa. Oso berezia den eta aizkoratua izan zen beste zi-fi telesaila Firefly da, zi-fia eta western estiloak denboraldi bakar batez ederki nahastu zituena. Eta bai, zuk esan bezala beti geratzen zaizkigu liburuak, baina literaturan ere zi-fia gainbeheran dago, zoritxarrez.

Popular Posts