Duke Nukem Forever, sprite mordoa eta guzti
Duke Nukem Forever hitz potoloak dira. Izan ere azkenengo ikerkuntzek erakusten dutenez bideojokoaren garapena kontatzen den bakoitzean bideojoko produktora bi joaten dira pikutara. Hori eta istorioa ikaragarri luzea delako esaldi bakarrean laburbilduko dut gertatutakoa: 1997. urtean hasi ziren Duke Nukeren jarraipena izango zena eta 2011.ean bukatu. Kito.
Bukatu? Ba ez guztiz, izan ere askorentzako Duke Nukem Forever hori ez baitzen nahikoa. Nola izango zen ba 14 urteren ondoren? Hype hori gainditu dezakeen bideojokorik ez da existitu eta ez da sekula existituko. Sekula? Ba nik baietz esango nuke, maina tipo majo asko batek Duke Nukem Forever definitiboa garatu du. Eta jatorrizko Duke Nukem 3Daren motorra darabilena gainera, hau da, Lege Zaharrak agintzen duen moduan.
Jokoa deskargagarri ere badago, eta inork baldin badaki Wine nazkagarria nola konfiguratu teklatua erabili ahal izateko frogatu ahal izango dut Ubuntun. Bestela Windows partizioa martxan jarri beharko dut eta ondoren gerta litekeenaz ez naiz arduratzen...
Iturria: El Pixel Ilustre, Wikipedia.
Iturria: El Pixel Ilustre, Wikipedia.
Comments