Dordoka Maisuak gordeko dizkizu mukizapiak

Makurra izan behar da horrelakoak asmatzeko. Hori edo ikastolatik heldutasunera ( fisikoa diot, zeren mentala nekez iritsiko zaigu guri) Dragoi Bolarekin hazi izanak psikean utzitako orban sendaezinaren eragina. Kontxo, hori da eta nire bizitzaren laburpena! Tira, horregatik agian erosiko nuke segituan mukizapigailu dordokamaisutikoa etxe ondoko denda txinatarrean aurkituko banu (lotsa ematen dit seurrekin edo iristean etxean azalpenak ematea). Atxis!


Iturria: Paraiso Friki.

Comments

iker said…
OH LA LA !!!!

nire mukiek ez dute beste musuzapirik onartuko hemendik aurrera...

nire anaia japonera doa urrian, esango diot enkarguank onartzen dituen...
makilakixki said…
Esaiozu ba bi ekartzeko! ;)

Popular Posts