Beyond Black Mesa: Half Lifen oinarritutako laburmetraia dastagai

Half Life gustuko ez duenik egonen da, ziur, baina ezin uka daiteke Half Life unibertsoa kultura geekaren parte bihurtu dela jada. Eta horren lekuko bideojoko honetan oinarritutako laburmetraiak ditugu. Orain gutxi Escape from City 17 W5era ekarri bagenuen, gaurkoan Beyond Black Mesa apartaren berri izan dugu. Hau ere Half Life 2an oinarrituta, Combineetatik ihesi dabilen morroi baten istorioa kontatzen digu. Teaserrak ez du gehiegi erakusten, baina niri jada listu guruinak lanean hasi zaizkit. Ikus etorriko denaren gosegarria eta gozatu:




Portzierto#1: Beyond Black Mesa laburmetraiak 1200€ tako aurrekontua besterik ez dauka eta bi urte behar izan dituzte egiteko.

Portzierto#2: Escape from City 17 laburmetraiaren bigarren atala hil honetan ateratzekoa zen, baina badirudi atzeratuko dela :(

Iturria: Vida Extra, Beyond Black Mesa webgune ofiziala.

Comments

Popular Posts