Comando G animaziozko filma badator, yeyeyeyeyeye!

Moooooola! Comando G (Gatchaman omen da jatorrizko izena japoniarraz) taldearen animaziozko filma datorren urtean plazaratuko dela? Pixarren Los Increibles filmaren pertsonaiekin hainbesteko antza izango ez balute hobeto, baina tira, Comando G mitikoa zaharberrituta ikusteak ez dauka preziorik.



Gehigarria: Asteazken musikalean jartzeko moduko musika zeukan telesail hark, baina Parchis taldeak abesten zuela jakinda, nahiago nire denbora bestelako gauzetara bideratu (kutre itxura hartzen diodala esateko modu diplomatikoa). Beraz, niri gertatzen zaidan bezala, zuen buruetatik abestitxoa exorzizatu nahi bazabiltzate, hemen duzue youtuberako esteka. On egin.

Iturria: Ubuntu Life.

Comments

Popular Posts