Asteazken musikala: Super Mario Bros beatbox (ahoko soinua)


Bideoan ageri den morroia Hikakin da eta handia naizenean bera bezala izan nahi dut. Horixe. Izan ere, zer dago handiagorik bideojokoen musika ahoarekin egitea baino? Pentsa, ez duzue mp3rik behar, eta Gormitiak ikusteko telebista kendu dizutelako kontsolan aritu ezinean zabiltzala kantuan aritu zaitezke, hilkor guztion inbidiarako. Enpin, argi dago ez dagola unibertso-inbertsoan gauza antzekorik, asike ez dut nire mirespenean gehiago sakonduko eta zuzenean bideoa ikustera joko dugu:



Ikusten? Nire bizitzak paturik badu, Hikakin bezalakoa izatea izan behar du.

Iturria: Gamesajare.



Comments

Popular Posts