Star Wars txaranga V telesailan

Egun hauetan V telesaila ikusten aritu naiz, bai berria, Anna pertsonai jobsizatu hori agertzen den hori, zein zaharra, 80. hamarkadakoa, Diana odol beroko marimuskerrarekin, beti ere erremakea kritikatzeko aitzakien bila. Eta hara non topatu dudan telesail originalean, bisitariei ongi etorria emateko txaranga batek (txaranga gringoa, badakizue, mayoret eta antzekoekin) Star Warseko soinu banda jotzen duela. Bitxia eta oso freak, ezta? Tira, ba Euskaltubera bideoa igo dut, guztion gozamenerako. Nik behintzat izugarri gozatu dut detailetxoa.



euskaltube.com bideoak | Izenburua: V eta StarWars txaranga | Erabiltzailea: makilakixki

Comments

iker said…
Nik baditut itxaron zerrendan V telesail berriko atal mordo bat... ea lehenbailehen ikusten ditudan !!
makilakixki said…
Nahiko flojo hasi zen nire aburuz (apaiza, polizia eta nerabe gehiegitxo niretzako), baina pixkanaka xarma aurkitu diot. John May lives!

Popular Posts