Doom ultimate weapon: vuvuzela

El Dia de la Marmotaren antzeko aste ilun baten ondoren hemen nauzue berriro, errealitate gogaikarria alde batera utzi eta zuen bizitza apurtxo bat frikizatu nahian. Hemen duzue bada egunerokotasun handiz jantzitako FPS aitzinakoena. Doom eta bere arma definitiboa: vuvuzela. Eta egia esango badizuet niri batere graziarik ez dit egiten, izan ere futbola guztiz arbuiatzen dut eta ondorioz vuvuzela horiek ez bait didate batere molestatzen. Gezurra, molestatzen dute bai, blogosfera osoa demoniozko vuvuzelei buruz etengabe ari bait da. Gutxienez, iPad-a ahaztua dute honezkero. Bideoa:



Nik aukeran, nevergonnagiveyouup mass destruction weapona dut nahiago:



Iturria: FayerWayer.

Comments

Popular Posts