El Cosmonautako oparitxoak hemen dira ^-^


Suposatzen dut honezkero El Cosmonauta zientzia fikziozko filmaren jakinaren gainean egongo zaretela, bai, crowfundina eta Creative Commons bezalako kontzeptu moloietan oinarritutako proiektu txupiguai hori. Nola ez, horrelako proiektu alternatiboaren berri izan bezain pronto nire laguntza eman nuen (nire lotsarako 10 miserable euro emanez, besterik ez) eta horren truke gaur bertan oparitxo batzuk jaso ditut, txapak, pegatak eta errusieraz idatzitako ziurtagiria (eta nik hamar euro eman besterik ez!).

Filma ez dago oraindik prest (nire hamar eurorekin gutxi egin ahal izango dute), baina badago jakin mina lasaitzeko bideotxoa eta itxura nahiko ona dauka.




Oparitxo hauekin, asteburua pozik hasiko dut nik. Izan dezazuela zuek ere asteburu atsegingarria.


Comments

Popular Posts