Asteazken musikala: Klingon guda abestia. KAPLAAAAAAAAG!

Hauxe da behar nuena, katarro madarikatu hau gainditzeko, nire gorputza erasotzen duten etsaiak menderatzeko kemena emango didan abestia. Eta garaipena lortzen ez badut ere, ohorez hilko naiz, Kahles handiaren bideari jarraituz. Hiltzeko egun aparta da gaurkoa!


Comments

Aja! Orain badakigu non inspiratzen diren Bizardunak! Mwahahahaha!!!
makilakixki said…
Hala da, bai, izan ere Klingonak nafarrak dira jatorriz, Ez al zara ohartu darabilten hizkuntza ulergaitzaz? Vascuentzea da, lagun!
iker said…
sagardo kupel anbientazioa behar du eszena horrek, jajaja
makilakixki said…
Beno, egia esanda espazio-ontzia kendu eta atzekaldean mahaiak eta kupelak jarrita, euskaltegiko afari baten itxura osoa dauka ;)

Popular Posts